XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

F) KARLISTADAK OÑATIN

1. SARRERA HISTORIKOA

1.1. Lehen karlistada

1833tik 1839ko abuztura arte iraun zuen "7 urteteko gerra" edo lehen karlistada izenekoak.

Zein izan zen gerrate honen arrazoia?

Badaude batzuk:

1 Ideologikoa.

Fernando VII.a erregea hil zenean, ordezkoa nor izango ote zenaren eztabaidak sortu ziren.

Batzuk, absolutoak edo karlistak, Fernandoren anaia zen Karlos ("el Pretendiente") izango zelakoan zeuden; beste batzuk, berriz liberalak, Fernandoren alaba, Isabel II.a nahi zuten.

2. Ekonomikoak.

Liberalen jokaera ekonomikoa maltzurtzat hartzen zuten karlistek: zerga asko jartzen zizkietelako kanpoko produktoei, errentak igotzen zituztelako, herri-lurrak saltzen zituztelako,... herri xehearen kalterako.

3. Erlijiosoa.

Liberalak behin baino gehiagotan salatuak izan ziren antiklerikalak izateagatik eta erlijioaren aurka zihoztelako.Karlistak, berriz, erlijioaren defendatzaile sutsuak ziren.

Bi alditan banatzen da lehen karlistada:

1. 1833-1835.

Zumalakarregiren garaia da.

2. 1835-1839.

Zumalakarregiren heriotzatik (1835), Bergarako besarkadara arte (1839).

Zumalakarregi karlistar armadaren buruzagia izan zen.

Berari esker, garaipen handiak izan zituzten karlistek.

Baina zorigaiztozko egun batean, Bilboko hiria inguratuta zuenean, zaurituta gertatu zen belaunean Begoñako santutegian.

Belauna sendatzeko Zegamako bidea hartuz, Petrikillo sasimedikuari deitu zion.

Baina alferrikakoak izan ziren bere sendabelarrak, 1835eko ekainaren 25ean hil baitzen.

Zumalakarregik karlistadan parte hartzeko arrazoia, euskal foruak salbatzea izan bazen ere, Karlos-ek karlisten erregeak ez zituen haintzakotzat hartzen foruak.

Beraz, euskaldunak ez zeuden gustora Karlosekin, eta Zumalakarregiren garaian denak garaipenak baldin baziren, orain porrotak ziren nagusi.

Halaxe, euskaldunek ez denak pakea eskatu zieten liberalei.

Pake hori, Oñatiko konbenioarekin eta Bergarako besarkadarekin eman zen (1839).

Zumalakarregi Zegamako bidean.